Zer da Euskelec?

Euskal herrian goi mailako zikloak ematen dituzten zentroak biltzen dituen txapelketa teknologikoa da Euskelec. Bertan zentro bakoitzak ibilgailu elektriko bat eraikiko dute gero hauen ezaugarri, diseinu eta prestazioak txapelketa batean neurtuko dira.

Zein ibilgailuk hartu ahal dute parte?

Zentroetako ikasleek erakundeak emandako oinarri motrizaren(motor, motor kontrolatzaile eta bateriak) gainean eraikitako ibilgailuek.

Zergatik Euskelec txapelketan parte hartu?

Lehiatzeko edo irabazteko gogoak bultzatu egin ahal gaitu txapelketan parte hartzera, baina, zelan azaldu parte hartzeak ekar ditzakeen onurak?

Gure iritziz txapelketa joku bat zebala azal daiteke, honi zentzua ematen dioten arau batzuen barruan egiten den ekintza bat bezala, antropologikoki erabilgarritasuna emanez. Hau da, industria munduan benetan kontutan hartzen diren arauak jarraituz eta ikasteak dakarren motibazioa bateratuz txapeltekan emaitza ona lortzeko lehiatu. Lehiatzeak soilik etekin handia ematen ez duen arren etorkizunean jorratu beharko diren arau, rol, arrisku, kolaborazio… erakundeak markatutako inguru seguru batean lantzeko aukera ematen du.
Era berean, txapelketan(edozein modutan) parte hartzen duen bakoitzari balio gehigarri asko eskaintzen die:

Parte hartzaileak:

  • Formakuntza gehigarria jaso.
  • Benetako proiektu batean esperientzia praktikoa.
  • Mugikortasun, negozio modelo eta fabrikazio teknika ezberdinak ikasi.
  • Sail honetako enpresa eta adituekin kontaktua.

Irakasle/tutore:

  • Hezkuntza metodologia berrietan parte hartzea.
  • Teorian landutakoa esparru errealean praktikan jartzea.
  • Egungo industrian erabiltzen diren praktika produktiboak ikustea.
  • Gainontzeko zentroek erabilitako metodo eta proiektuen konparaketa.

Babesle/Kolaboratzailea:

  • iniziatiba, motibazio eta kapaziatatedun parte hartzaileak ezagutu.
  • Beraien zerbitzu edo eta produktuen erakusketa.
  • Beraien zerbitzu edo eta produktuen erabilera adibideen erakusketa.
  • Arlo bereko beste enpresekin kontaktua.

Hezkuntza zentroak:

  • Mundu laboral, profesional eta formakuntza elementu berriekin harremana.
  • Teknika aurreratuekin zentroa lotzea.
  • Mugikortasun iraunkorrean oinarritutako hezkuntza osagaia.
  • Bizipen aberasgarriak bizitzeko aukera.

Gizartea:

  • Trakzio elektrikodun ibilgailu eta industrializazio modeloek sortutako beharrak mugirkortasun iraunkorrean oinarritutako ereduaren bitartez asetu.
  • Ibilgailu elektrikoen haskuntzak ekarriko duen eskariei aurre egiteko prestakuntza.
  • Etorkizuneko langileen prestakuntza.
  • Sistema iraunkorrago baten beharraz jendea kontzientziatzea.

Zertan datza Euskelec?

Txapelketa bi zatitan beraiz daiteke::

  1. Atal tekniko eta sortzailea
    Atal honetan, txapelketak taldeek izandako sormena eta aurkeztutako diseinu kontzeptuala neurutko da. Honela lehiatzean proiektuak berritzaileagoak izatea sustatzen da, hau da, arinagoak, efizienteagoak…
    Txapelketaren epaimahai teknikoak, memorietan isaladatutako eremu tekniko eta ibilgailuak eraikitzean erabilitako tekniken arabera ebaluatuko dituzte proiektuak. Ebaluazioaren araberakoa izango da puntuaketa.
  2. Proba dinamikoak
    Atal honetan ibilgailuen eraikuntza, ezaugarriak eta honen prestazioak neurtuko dira test dinamiko batzuen bitartez. Prototipoen diseinu eta eraikuntza ebaluatuko da. Hauek dira ekitaldian egingo diren probak:

    • Slalom
    • Azelerazioa
    • Gehienezko balazta
    • Bira arina

Txapelketaren helburua ikasleen talde lana sustatzea eta ibilgailu elektrikoen inguruko jakinmena esperientzia eta sormenaren bitartez areagotzea da. Zentzu honetan txapelketa kapazitazio eta promoziorako plataforma bezala ikus daiteke. Trakzio elektrikodun ibilgailuak, fabrikazio teknika berriak eta material berrien erabilera sustatzeko plataforma alegia.

Euskelec txapelketan nork lehiatu ahal du?

Lehiatu ahal izateko gutxieneko 5 partaide dituen taldea osatu behar da, honi tutore funtzioa beteko duen hezitzaile bat gehitu behar zaio. Behin taldea osatuta dagoenean, izen emate agiria bete behar da. Erakundeak erabakiko du zein taldek hartuko duen parte.

Non ospatuko da?

Erakundeak Euskal herrian finkatuko duen zirkiutu batean egingo da ekitaldia.

Noiz ospatzen da?

Txapelketa 2018ko ekaina eta uztaila artean ospatuko da.

Txapelketaren jarraipena nola egin daiteke?

Txapelketa hasten denetik eta amaitu arte, lehiketan eman ahal diren aldaketen berri eta talde bakoitzaren jarraipena orrialde honetan egin ahalko da. Orrialde honetan agertzen ez den informazioa beste komunikazio kanal batzuetatik banatu egingo da.

Zergatik sortu da Euskelec txapelketa?

Txapelekta hau sortzeko motibazioa gizartean energetikoki irunkorra den eta ingurumenarekin konpromisoa hartuko duen modelo bat ezartzeko beharrak sortu zuen. Arrazoi honegatik Euskelec txapelketak erabiltzaile, fabrikatzaile, tekniko, diseinatzaile, hezitzaile, zentro… guztietan (gizartean orokorrean) mugikortasun iraunkorra eta fabrikazio teknika berriak ezaguztarazi egin nahi ditu, Esperimentazioaren bidez mugikortasun iraunkorraren modelo berrien sormena, ezarpena eta mantenua bultzatu ahal dela erakusteadu helburu.

Nork antolatzen du?

Euskelec txapelketa mugikorasun iraunkorraren sustapenerako erkunde teknologikoak (MUISU) antolatzen du. Erakunde honek mugirkotasun iraunkorraren industrian adituak eta sustatzaileak diren profesionalak hartzen ditu bere baitan. Hezkuntza mailan txapelketaren komisio teknikoak Tknika zentroaren partaidetza dauka, berrikuntza hezkuntzan sustatzen dabilen erakundea ain zuzen. Era berean komisio teknikoaren parte EAF-FVA da, lehiaren balio areagotzen duena.

Leguntzerik nahi?

Parte hartu, kolaboratu edo laguntzea nahi izanez gero kontaktuan jartzea da aukera honena. Edonork mugikortasun iraunkorraren munduan lagun dezakeela pentsatzen dugu eta ikuspuntu ezberdinak entzuteko prest gaude.