Lehiaketa
Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.
Lehiaketak bi fase ditu: fase tekniko eta sortzailea, diseinuaren, berrikuntzaren eta komunikazioaren arloetako erronkak barnean hartzen dituena (hori guztia proiektuaren memoria batean irudikatuta eta epaimahai aditu baten aurrean aurkeztua); eta fase dinamikoa. Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatuko dira, slalom, azelerazio, gehieneko balaztatze eta erresistentziarako proben bidez. Proba horien ondorioz sari batzuk emango dira, taldeek lehiaketan aztertutako zenbait alderditan izan duten bikaintasuna nabarmentzeko.
Txapelketa trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma bat da, eta fabrikazio-teknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du. Parte-hartzaileek mugikortasun-eredu berri batetik –trakzio elektrikoko ibilgailuetan oinarrituta– eta industrializazio-eredu berrietatik sortutako beharrei erantzun ahal izango diete.
Lehiaketak bi fase ditu. 1. fasea, eremu teknikoari eta sortzaileari dagokiona, eta 2. fasea, proba dinamikoena.
1. FASEA
EREMU TEKNIKOA ETA SORTZAILEA
1. fasea AIC Centerren instalazioetan egingo da, Zornotzako Boroa enpresa-parkean.
Fase honetan, proiektuak aurkeztuko dira. Talde parte-hartzaileek Euskelec proiektuan egin duten lana eta bilakaera islatuko dira.
2. FASEA
PROBA DINAMIKOEN EKITALDIA
2. fasea hiri-zirkuitu batean egingo da, Bilbon.
PROBA DINAMIKOAK
Txapelketak 5 proba dinamiko ditu:
Azelerazio-proba
Slalom-proba
Balaztatze-proba
Sailkapena
Erresistentzia-proba